XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zuzenbideaz haur-hizkera erabiliz idatzi nahi izatea bezalaxe zen, edota medikuntzaz helenismorik gabe hitzegitea: kodea oker erabiltzen zen.

Askok, AVUI, katalanarekiko militantziagatik erosten zuten eta beste egunkari bat, informazioa jasotzeko.

Hala eta guztiz ere, jokabide honekin nahiko ondo egituratutako korpus lexiko batetik abiatu ginen: Fabra hiztegiaren lexikoa.

Hiztegi arau-emaile honek lexikoaren sailkapena aurrikusten zuen eta sormena landuz gero, hitz berri eta ezinbestekoak sor genitzakeen.

Hauetariko bat esate baterako, consenso (consens) hitzaren ordaina izan zen; latinismo hau gabe Espainiako igaroaldi politikoaz hitzegiterik ez dago.

Hein berean, oinarrizko gramatika lanabes bikaina zen, honek ere erabilera sortzailea eta ez mugakorra eskatzen bazuen ere.

Baina lanabes hauei orduan ematen zitzaien erabilera guztiz mugakorra zen.

Egoera honen egiazko eragingarria ahozko komunikabideak, eta zehazki Generalidadekoak, katalanez hastea izan zen.

Ahozko komunikabideetan ezin joka zitekeen argitaletxeetako prozedurekin soilik, testuaren azken atala zuzenean egiten baita, mikrofono aurrean, eta hizlari bakoitzak irakurtzeko nahiz bapatean hitzegiteko duen gaitasunaren baitan dago.

Testuaren bilakaeran hizkuntzalarien txanda aldatu beharra zegoen: iadanik ez zeuden prozesu honen azken atalean.

Idatzia zegoen testua baizik ez zezaketen kontrola.

Beren iharduera beste eremu batzuetara zabaltzeko beharra zuten.

Bitara nagusiki: (1) hizlari, erredaktore eta abarren trebakuntzara, produktua hizkuntzari zegokionez hobea izan zedin eta (2) irratetxe edota dena delako komunikabidea zuzenduko zuten estilo-erizpideak lantzera.

Honela, zuzentzaile soilik izatetik ikertzaile eta trebatzaile izatera pasa nahi zen eta kazetari profesionalekin elkarlanean aritu.

Ikus-entzumenezko informazio-bideen beharrizanekin bat datorren estiloa sortzeko, beharrezkoa zen ere teoriaren aldaketa.

Ordurarte hizkuntzaz zegoen ideia monolitikoarekin, hau ezinezkoa zen.

Aurrez unibertsitateko fakultateren batean hizkuntza estandarraz nolabaiteko kezka izan bazen ere, (eta hizkuntza estandarra komunikabideek erabili beharreko hizkuntz-eredu bezala ulertzen zen), ez zen mamitu Catalunya Ràdio eta TV3 gauzatu ziren arte (1980a baino lehen honetaz zerbait esan zen baina ez zen kezka orokorra).

1976ko abendutik RNEren Ràdio Quatre bazegoen ere, irratetxe hau hizkuntzalarien partaidetzarik gabe osatu zen eta, antza denez, orduan gailentzen zen hizkuntza eredua jaso zuten profesionalek, hau da, Avuienaren antzeko zerbait.

Katalana hitzegiten dutenentzat ere zaila denaren ustea indartzen zuen estilo honek.

Kataluniako TVEren ekoizpen etxea albiste emankizunak katalanez ematen hasteak ere (1977) ez zuen aldaketa nabarmenik ekarri, albiste emankizunen saiorako zuzentzaile bat ekarri bazuten ere.

Egoera honetan, 1980-90.eko hamarkadan hizkuntzalariek egin duten aurkikuntzarik handiena, hizkeraren maila edo erregistroena izan dela uste dut (...).